XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KANTAURIA

Kantauri itxasoa asarre daukagu.

Olatu amorratuak atx ta mollaren aurka, burrunbaka, zakaka.

Noizean bein olaturik amorratuenak bere bitzezko ortz zuriak erakusten dauz mollaren bizkarrera igonda.

Orduan, gu mollagañekuok txipristiñez beteten gara ta arpegian bera datorkigun ura mingañaz baturik kresal gozoaz gure agoa bete.

Ikusiko ba-zenu! Emen egongo ba-ziña!

Molla gañean gizon zaar bat ta neu gagoz bakar-bakarrik.

Zaarrak itxasoa maite dabe, euren biotz zatia da.

Niri kanpotik natorrenean onaxe etortea atsegin jat.

- Gaur olatua izango da bai.

- Aiton zaarrak itz egin daust.

- Baña ni ez ba-nau esagutzen!

- Olaxe dira itxas onduko zaarrak.

- Ezin ixilik egon. Neuk ere egia esanda berbetarako gogua daukat, batez be olakoxe arrantzale zaarrakin.

- Ta zergaitik ez dautzat erantzungo?

- Zu, aitona, egualdi txarrak aldatoz?

- Ez dakit ba, txarto ez ba-nabil denporalea daukagu gañean ta ez gero txikienetakoa, um!

- Orduan, aitona, gure arrantzaleak txarto ibilliko dira kaiaratzeko.

- Bai zera! Leena bai guek arraunetan eztutasunak, baña orain ezta, ezta.

- Tximistari ere egin leikio apoztu zein leenago etorri.

- Ixildu egin gara.

- Baña aitona ezin da ixilik egon, ara barriro berbetan.

- Zu, gazte, nungoa zara.

- Ni, ni Kitolis ' enekoa.

- Ene! Ez nekien Kitolis'enekoa ziñanik.

- Ez ba aitona, kanpoan izaten naz urte guztian eta.

- Amaika aldiz ibilli gara txalupa bardiñean zure aitona zana ta ni.

- Kitolis laguna, gizon zintzo ta zuzena iñor ba-zan.

- Danak joan dira emendik.

- Orain iru lau gizon zaar geratzen gara emen.

- Laster geu ere an joango gara.

- Bai zera, ondo gordiñik dago oraindik berori.

- Bai, zeuk pentsa. Zure aitona zanaren urteak daukadaz gero.

Olatuak geroago ta gogorrago.

- Zu, aitona, goazen gatxin emendik olatoak bidea zarratu baño leen.

- Bai txotxo, guazen.

Laster naastu gara biok erriko jende algaren tartean.

Alkarren ondoan biok aldapan gora: lengo erriko gizona ta oraingo gaztea, geroko gizona.

Esan daiteke emen doiala erria, dana bat eginda zaarra ta barria.

Beti aurrera, gizadien aldaparen gora zerua ikututeraño.

Baña erria beti euskaldun, fededun.

perez tar joseba koldo seigarrengoa